LA VERDAD SOBRE LA LEY DE COSTAS (incluida en el informe auken)

"A NUESTRA COSTA" de Yeray Gonzalez. Un documental politicamente incorrecto

A Nuestra Costa (2012) from Antidoto Sonoro on Vimeo.

domingo, 14 de febrero de 2010

Ozollo errota, arriskuan

Urdaibaiko itsasadarrean bizirik jarraitzen duen marea errota bakarra da Ozollokoa. Marearen gorabeherei aurre egin die mendeetan, baina Kosten Legea du orain aurrez aurre.

Ozollo errota, arriskuan

Urik ez duen errotak ez du soinurik egiten. Gautegiz Arteagako (Bizkaia) Ozollo errotan marearen gorabeherek soinua egiten jarraitzen dute, eta oihartzun handia dute, gainera. Izan ere, Europako Batasuneko Parlamenturaino heldu dira marearen gorabeherak. Ezohiko protagonismoa, ezohiko egoeran den duen errotarentzat.

Urdaibaiko itsadarrean bizirik dirauen marea errota bakarra da Ozollo. XVIII. mendearen bukaeran eraiki zuten, mekanismo bereko beste bost errotarekin batera. Bizkai osoan hamabi bat izan zirela uste da, baina lurralde osoan bost errotaren arrastoak baino ez dira gelditzen egun. Ozollo errota da , zalantzarik gabe, mendeetan zehar ondoen iraun duena. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ondare artistiko izendatu zuten 1999. urtean.

Marearen indarrean oinarritutako funtzionamendua du Ozollok. Errotak marea koten arteko beherakada nabarmenari probetxu ateratzen dio. Errota itsasertzetik bost bat kilometrotara dago, eta itsasbeherak luze irauten du bertan. Itsasgora, aldiz, azkar izaten da. Urak hiru orduan egiten du gora, eta bederatzi orduan behera. Errotak zazpi orduko iraupena duten bi ziklo baliatzen ditu indarra sortzeko. Horretarako, itsasadarraren paduraren alde batean dagoen biltegiak ura biltzen du.

Biltegiaren punturik beherenean gurpil motorrak daude. Itsasbeheraldiaren erdialdean, biltegiak ura askatzen du, ur lasterrak gurpilei eragiten die, eta, hala, indarra sortzen da. Mekanismo horri eutsi diote mendeetan Ozollon, marearen indarrari aurre eginez.

«Errota bota nahi dute»

Ondare izendatutako altxor hau, baina, desagertzeko arriskuan dago, Jon Iturribarria errotaren jabeak salatu duenez. 1988. urtean onartutako Kosten Legea da, haren ustez, horren erantzule nagusia.

«Nire etxea jabego publikokoa dela esaten dute, itsasadarretik hiru metro baino gutxiagora dagoela esaten dutelako. Legearen arabera, jabego publikoan dauden eraikinak bota behar dira. 1988. urtean egindako lege batek nola eragingo dio 1683. urteko etxebizitza bati?». 1996. urtean hasi zen auzia, urte horretan Ozollo Errota jabego publiko gisa izendatzeko lehenengo saiakera egin zutelako. Kalte ordainik eman gabe errota Estatuaren esku utzi nahi zuten. Iturribarriak helegitea jarri zuen Auzitegi Gorenean -oraindik ez du epaia kaleratu-, eta geroztik auzitan jarraitzen dute. Jabeak azpimarratu duenez, kasua Europako Batasuneko Parlamenturaino heldu da.

1996. urtetik, Iturribarriari ez diote errotan obrak egiteko baimenik eman. Iazko urtarrileko denboraleak «kalte handiak» sortu zituen Ozollon. «Haizeak Gautegiz Arteagako etxebizitza gehienen teilatuak eraman zituen. Ozolloko teilatua birrindua dago, ura etxera sartzen zaigu». Azken hilabeteetako euriteek, gainera, sukaldeko sabaia lurrera bota dute. Iturribarriak Udalari baimena eskatu dio teilatua berritzeko, baina Gobernuak Udalari baimena emateko aukera ukatu dio.

Bere etxetik kanporatu ezin dutenez, Espainiako Gobernuaren helburua Ozollo botatzea dela uste du Iturribarriak. «Gobernua nire etxea botatzen ari da, berrikuntzak egiteko baimenak ukatuz. Ondare izendatutako monumentua txikitzen ari dira». Ezkutuko interesak daudela uste du Iturribarriak: «Interpretazio gune bat egin nahi dute Ozollon».

QUEJA AL PARLAMENTO EUROPEO de Jon Iturribarría
http://www.arrakis.es/~errota/ITURRIBARRIA.%20PARLAMENTO%20EUROPEO_final%20enviada.htm